Zirkulazio etenldiak Diaz Enparanza Doktorea eta Ondarroa kaleetan

uriola.eus 2016ko mar. 17a, 07:00

Udalak jakitera eman duenez, bihar, martxoak 18, ostirala, zirkulazioa tarteka itxiko da Diaz Enparanza Doktorearen kalean eta Ondorroa kalean.

Bihar, martxoak 18, 07:00etatik 18:00etara, gutxi gorabehera, ibilgailuen zirkulaziorako itxiko da eta aparkalekuak okupatuko dira Diaz Enparanza Doktorearen kalean, Biarritz eta Villabaso kaleen artean. Okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dituzte aurretiaz; garajeetarako sarrerak baimenduko dira; eta ordezko ibilbidea Novia Salcedo eta Villabasotik egin ahalko da.

Zirkulazion etenaldia, obra baten forjatuan hormigoia punpatzeko lanek eragingo dute.

Bestalde, bihartik hilaren 23ra bitartean, kalea tarteka itxiko da zirkulaziorako eta aparkalekuak okupatuko dira ere, Ondarroa kaleko 1. eta 3. zenbakien artean. Okupatuko den gunean hesiak jarriko dira aurretiaz eta bidea etengabe egongo da libre oinezkoentzat.

Lorezaintzako mantentze-lanak (zuhaitzak inaustea) egiteko okupatuko da esparru publikoa.