Jarduera berri honen bidez, Bilbao Kirolak erakundeak taldean edota entrenatzaile batekin korrika egiteko aukera eskainiko die interesatuei. Entrenatzaileak, korrikan aritzeko aholkuak emango ditu saioen bitartean bakoitzaren egoera fisikoa hobetzeko asmoz.
Deustuko eta Txurdinagako udal kiroldegiak aukeratu dituzte jardueraren abiapuntu. Deustun, astelehenetan eta asteazkenetan hasiko dira irteerak 19:00etatik 20:00ak arte. Txurdinagaren kasuan, astearte eta ostegunetan hasiko dira, ordu berean.
Irteera bereziak
Lasterketa horiez gain, bi udal kiroldegietan irteera bereziak antolatu dira apirila, maiatza eta ekaineko azken larunbatetan 10:00etatik 11:30ak arte. Apirilaren 30ean izango da lehenengo irteera, Korrika urbanoa izenarekin. Bertan, korrika egitea maite dutenek gehien joaten diren lekuak ikusiko dituztee kirolariek. Bigarrena, Txurdinagako polikiroldegitik irtengo da maiatzaren 28an, Berdintasunaren aldeko korrika izango da aukeratutako leloa bigarren zita honetan, gizonezkoen eta emakumeen arteko berdintasuna aldarrikatuko dena; kamiseta bereziak eramango dituzte parte hartzaileek. Azkenik, ekainaren 25ean Korrika inforubanoa deituriko azken korrika egingo da, ibilbidea hiriko gune esanguratsuenetatik eginez.
Esperientzian parte hartu nahi duenak Bilbao Kirolakeko makinetan izena eman beharko dute. Aste honetan apirilaren lehen asteko irteera egiteko izena emateko epea jarriko da martxan.
Hurrengo datak
Irteerak Deustutik, astelehen eta asteazkenetan, 19:00etan:
Apirilaren 4a, 6a, 11, 13a, 18a, 20a, 25a eta 27a
Maiatzaren 2a, 4a, 9a, 11, 16a, 18a, 23a, 25a eta 30a
Ekainaren 1a, 6a, 8a, 13a, 15a, 20a, 22a, 27a eta 29a
Irteerak Txurdinagatik, astearete eta ostegunetan, 19:00etan:
Apirilaren 5a, 7a, 12a, 14a, 19a, 21a, 26a eta 28a
Maiatzaren 3a, 5a, 10a, 12a, 17a, 19a, 24a, 26a eta 31
Ekainaren 2a, 7a, 9a, 14a, 16a, 21a, 23a, 28a eta 30a