Kontzertuaren lehen partean, Franco Cesarini konposatzaile suitzarrak, 2003an idatzi zuen 'Katu botadun' entzungo da. Lan hori, 1500ean Giovanni Francesco Straparolak eta ondoren 1697an Charles Perraultek argitaratu zuten izen bereko Europako ipuin herrikoian dago inspiratuta. Horrela, berriro entzungo da Cesariniren musika Euskalduna Jauregian, zuzendari eta konposatzaile suitzar handiak joan den otsailaren 7an zuzendu zuen kontzertu bikainaren ondoren. Egun hartan, 'The Archangels' izeneko bere lehenengo sinfoniaren mundu mailako estreinaldia eskaini zuen bandarekin.
Bigarren partean, Bandak Hyldgaard daniarrak, Hans Christian Andersen bere herrikide ospetsuaren ipuinetan inspiratuta idatzi zuen suitea eskainiko du. Andersenek umeentzat idatzitako lanen artean 'Ahatetxo itsusia' edo 'Sirenatxoa' bezalako ipuin ezagunak interpretatuko dituzte.
Kontzertuan, bi konposatzaile garaikide garratzitsu protagonista diren musika programaren dinamizatzailea egongo da gonbidatu modura, Patxi Gonzalez antzezlea.
Sarrera bi eurotan izango da eta jauregiko txarteldegian jaso ahal izango dira kontzertuaren egunera arte.