Bilbok bat egin du 'Planetaren ordua' ekimen solidarioarekin

uriola.eus 2016ko mar. 18a, 11:58

Egitasmoarekin bat eginez, Aznar eraikineko, Udaletxeko, Udaletxeko zubiko, Begoñako basilikako, San Vicente elizako, Arriaga antzokiko eta Tigrearen eraikineko argi apaingarriak amatatuko dira, bihar larunbata, martxoak 19, 20:30etatik 21:30etara.

Naturaren Defentsarako Elkarteak WWF (World Wildlife Found) antolatutako nazioarteko ekimen honek, elkarrekin, guztiok klima aldaketari irtenbidea emateko gai garela erakutsi nahi du. Planetaren tenperaturak gora egin ez dezan eta naturan, ekonomian eta guztion osasunean kalte atzeraezinak eman ez daitezen kontzientzia sortzeko "Itzali argia eta klimarengatik aldati. Orain da unea" lema erabiliko dute.

Mundu osoko mila milioi pertsona eta 7.000 hiri inplikatu nahi ditu 'Planetaren ordua' ekimenak, klima aldaketaren aurkako ekintzarekin bat eginez.

Horregatik, Bilboko Udalak argiak amatatuko ditu larunbatean, martxoak 19, 20:30etatik 21:30etara. Ordu horretan itzalita egongo dira Aznar eraikineko, Udaletxeko, Udaletxeko zubiko, Begoñako basilikako, San Vicente elizako, Arriaga antzokiko eta Tigrearen eraikineko argi apaingarriak.

Energiaren eragingarritasunaren eta energia aurreztearen alde urte osoan hartzen dituen neurrien osagarria dugu Udalaren keinu hau, hain zuzen ere, era honetako ekimenei laguntza ematen diela erakusteko.