Bere identitatea ezagutzen ez den arren, bilbotarra da Tarragonan, AP-7 autobidean, Freginals parean kontrola galdu, errepidetik irten eta istripua izan duen autobuseko bidaiarietako bat. Generalitateko iturrien arabera, onik dago, Tortosako hotel batean. Bere lekukotza, beste bidaiari batzuenarekin batera, funtsezkoa izango da autobuseko bidaiariak identifikatzerako orduan.
Atzo goizaldean izan zen istripuan 13 lagun hil dira. 28 lagun erietxean daude; haietako bederatzi, larri.