Agur Pablo Gonzalez de Langarikari

uriola.eus 2016ko mar. 21a, 09:57

Olerkari bilbotarra joan den ostiralean zendu zen 69 urte zituela. Zurgai poesia aldizkariaren zuzendaria izan da urteetan. Gaur, Leioan egingo diote omenaldia.

"Olerkari handia eta poesiaren sustatzaile nekaezina" zen Pablo Gonzalez de Langarika. "Goitik beherako gizona". Horregatik gaur arratsaldean Leioan Bizkaiko Elkarte Artistikoaren 70. urtemuga ospatzeko errezitaldi ibiltaria, 'Palabra de vasco' lelopean, Pablo Gonzalez de Langarikari omenaldia egiteko baliatuko dute. 

Leioako Kultur Etxean izango da hitzordua 19:30ean.

 

Pablo Gonzalez de Langarika

Idazlea eta olerkaria izan da Pablo Gonzalez de Langarika mahatsorria. Euskal Herrian eta bertatik kanpo literatura sari ugari irabazitakoa. Zurgai poesia aldizkari entzutetsuaren sortzailea eta zuzendaria ere izan da Gonzalez de Langarika eta Bilbo hiriko hainbat kultur jardueretan antolatzailea.

Bidebarrietako liburutegian bere bizitza eta obra oroitzeko eta omentzeko ekitaldia prestatzen dihardute. 

 

BERTON aldizkarian egindako elkarrizketa Pablo Gonzalez de Langarikari hemen