Txikienek arrantzale edota artzain izateko aukera izango dute

uriola.eus 2016ko martxoaren 21a

Euskal Museoak haurrentzako tailerra antolatu du martxoaren 25 eta 26rako. Bertan, eurek egindako antzezlana antolatu eta aurkezteko aukera izango dute beste hainbat ekintzen artean.  

Kili-Kiliri eskainitako aldi baterako erakusketatik abiatu, eta Museoko erakusketa iraunkorreko zirrikitu guztiak ezagutzeko aukera izango dute txikienek. Hori guztia, arrantzalez edo artzainez mozorrotuta egingo dute. Bestalde, esku-lanak egiteko aukera ere izango dute, haien papera hobetu antzeztu ahal izateko.

Antolatzaileek adierazi bezala, doako tailerra izango da, eta martxoaren 25etik 26 bitartean egingo da. 11:00etatik 12:30ak arte luzatuko da jarduera, gehienez 25 pertsonek hartu ahal izango dute parte; 5-10 urte bitarteko umeek alegia.

Izen ematea 944 155 423 deituta edota press@euskal-museoa.org helbidera posta bidaliz egin ahal izango da.