Txoko groumet
Berrikuntzen artean, euskal gastronomiaz gozatzeko aukera emango die interesatuei. Areatzako plazan kokatutako gunea publikoari irekita egongo da 11:30etik 20:00etara eta express dastatzeak eskainiko ditu, doan eta unean bertan izena emanda. Bestalde, tailerrak eta hitzaldiak ere egongo dira. Hainbat euskal produktu eskuratu ahal izango dira: Goierriko eta Gorbeialdeko Idiazabal gazta, Enkarterrietako ardi-gazta, Arabako Errioxako olioa eta ardoa, Urdaibain egindako Kantauriko kontserbak, Urdaibain, Uriben eta Gorbeialden egindako Bizkaiko txakolina, Ibarrako piparrak eta Enkarterrietako artisau-garagardoa besteak beste.
Euskal Museoa txakolinez betea
Ibon Koteronek eta bere taldeak, Leonen Orroak, musika tradizionala interpretatuko dute Euskal Museoko Klaustroan. Bizkaiko Txakolinaren dastaketa ere egingo da kontzertuarekin batera. Jarduera martxoaren 24an, osteguna, izango da 18:00etatik 19:00etara eta martxoaren 25ean, ostirala, 13:00etatik 14:00etara.
Gainera, musikariek azalpen aberatsa emango dute gaien inguruan, eta bertaratutakoek Bizkaiko Txakolina dastatu eta komentatu ahal izango dute. Hori guztia, Euskal Museoko Klaustroan.