Aste Santuan ordu bi luzatuko dute ostalaritzako lokalak ixteko ordua

uriola.eus 2016ko mar. 22a, 10:02

Udalak ordu bi luzatuko du ostalaritzako lokalak ixteko ordua datozen egunetan, Bilbon garrantzia handiko ekitaldiak daudenean edo egun bereziki seinalatuetan egin bezala, hala eskatu dio-eta Bizkaiko Ostalaritza Elkarteak.

Luzapen hori martxoaren 24tik 28ra aplikatuko zaie ostalaritzako lokal guztiei, "eguneko lokalei" (bestelako ordutegia dute) eta terrazei izan ezik.

Era berean, Bilbao BBK Live jaialdiari begira, uztailaren 7an, 8an eta 9an; Aste Nagusian, abuztuaren 20tik 28ra (kasu honetan, ordutegiaren luzapena "eguneko lokalei" ere aplikatuko zaie) eta Gabonetan, abenduaren 15etik urtarrilaren 6ra ere hartuko da aipatutako neurria.

Era berean, Bilbon jai-ospakizunak edo interes turistikodunak egiten direnean neurri hau aplikatu ahal izango du Udalak.