Hilabete bat pasatu da Fluxesfeverfuturesfiction arte erakusketa aurkeztu zela Azkuna Zentroan. Erakusketak oraina du hizpide, gizartea, existentzia ulertzeko funtsezkoa den osagaia, hala nola ekonomia. Azken finean, artistek azaldu bezala, "gurea bezalako gizarte kapitalista batean, ekonomia nonahi eta noiznahi dago ageria. Hura azaldu nahi izan dugu gure lanetan"
Erakusketa honetan parte hartzera gonbidatutako artistek ekonomia eta politika modernoaren esparruko diskurtsoetan aztertzen diren auziak landu dituzte. Haien lanetan, lehen planoan jarri eta zehaztu dituzte oraingo une honetan bizipenetako alderdi pertsonalak, afektiboak, gorputzekoak, irudimenekoak edota praktikoak.
Asteartetik ostegunera zein igandeetan 11:00etatik 20:00ak arte zabalik dago erakusketa. Ostiraletan, larunbatetan, jaiegun eta jaiegun-bezperatan aldiz, 11:00etatik 21:00ak arte. Doakoa da sarrera.
Artistak
Morag Keil (Edinburgo 1985) eta Gergie Nettellek (Bedford 1984) The Fascim of Everyday Life obraren egileak dira, bideo proiekzioan artisten etxebizitzetatik egindako ibilbide bat dago ikusgai. Tituluak eta kredituak barnean hartuta, bizitza-estiloei buruzko edo reality moduko telebista saioen formatua imitatuz, jabetzako etxebizitzei edo produktu eta zerbitzuei buruzko programa eta iragarkietatik hartutako klipak eta musika biltzen ditu bideoak.
Jason Simon (Boston 1961) Two Essays on Banks obraren egilea da. Bertan, 60 argakiko seriea print digitala, 80ko hamarkadako arte-aldizkari baten saioan oinarrituta dago eta banketxeen arkitekturan egondako aldaketa historikoez da. Aldizkari bateko orrialdeetako argazkien bidez, bankuek beren lokal historikoak utzi dituztela eta dendetara eta beste eraikin mundutarrago batzuetara nola joan diren ikusten da.
June Crespo (Iruña 1982) Suave duro izeneko obra zeramika, hormigoia eta hainbat materialez osatuta dago. Eskuz egindako objektuen multzo bat biltzen du; objektuek nola-halako logika industriala hartzen dute, lerrokatze eta errepikapen serialarena. Haien kokapena eratu eta desegin egiten da; piezak etengab e ari dira ekoizpen-lerrotik ibitzen.
Pablo Martek (Cadiz 1975) Industrialgie artelanaren egileak, teknika mistoa eta plataforma sortu du bere lana erakusteko. Bertan, Izan ere, erakusketa dagoen bitartean, Pablo Martek bilera egingo du aldian behin aktore-talde batekin plataforman, eta 'Industrialgie' izeneko filma ekoitzi eta probasaioak egingo ditu. Filmak ez du gidoirik, aktoreekin lan-saioak egin bitartean eta horren ondoren egingo baita gidoia.
Jean-Luc Moulène (Reims 1955) Echantillon/ Monochrome obra aurkeztu du oraingoan, Moulènek espatula batekin BIC boligrafo baten tinta zabaldu, eta egurrezko ohol handiak erabat estali zituen tintarekin. Horrela, tintaren forma ezaguna (luma-boligrafo baten zirrista fina) ezabatu, eta formatu makroskopikoan ezartzen du. Bai emaitza, bai lan egiteko era tenperari daude lotuta (Errenazimenduko pintura-teknika bat da tenplea), hainbat olio-geruza eta tinta-geruza jartzen baititu, kasu honetan, BIC tinta.
Abraham Cruzvillegas (Mexiko 1968) REfuge Rarámuri pour amoureux furtifs au 41 rue obran, artista mexikarrak eraispenetako materialak eta osagai naturalak erabiliz, eskulturen sail berria sortu zuen Parisko kaleetan, Artaud poeta 30eko hamarkadan ibiltzen zen lekuetan.
Camille Blatrix-en (Frantzia 1984) La liberté, l´amour, la vitesse obra ikusgai egongo da. Blatrixek kutxazain automatiko mota bakarra egin eta "sentimenduak" dituen kutxak, erabiltzailearekin hitz egiten du munduko nahigabeaz. Itxura futuristako makina batekin hizketan hasten da ikuslea; eta itxuraz futurista den arren, nostalgiaz egindakoa da.
Nina Canell (Suedia 1979) Brief Syllables/ Thin Vowels obraren egilea da, bertan, komunikazio eta elketrizitate kableak erabili ditu obrarako. Etengabe argiztatuta dagoen haririk gabeko gizarte honen azpiegitura osatzen dute kableek.
Melanie Gilligan-ek (Toronto 1979) The Common Sense, Phase 1 obra aurkezten du. Bideo-instalazioan, Telebistako serie gisa, hainbat pantailatan zatituta, lanaren eta sentimenduen arteko elkarreragina islatzen du, zientzia-fikziozko kontakizun baten bidez.
Sidsel Meinenche Hanse (Ry, Danimarka 1981) No right way 2 cum obraren egiela da. Artista honen lanean, bi aurkezpen daude, fisikoki bereizita, kapitalismoarekin gatazkan dagoen alderdi batean arituz. Artistak mikropolitikako eta kritika instituzionaleko mekanismoekiko duen kezkaren ondorioa dira. Pornografiaren eta industria psikofarmazeutikoaren zeregina jartzen dute zalantzan.
Paul Chan (Hong Kong 1973) Happiness (Finally) After 35.000 Years of Civilization (after Henry Darger and Charles Fourier) obraren egilea dena,pantailan irudiak aldatuz doa, eta 90eko hamarkadako haurrek beren magia ikuskizunak egiteko erabiltzen zituzten lehenengo programa haien kutsua dute. Chan ere haurra izan zen bideo-jokoen belaunaldian, baina bere lanean sarraskiak, gorabeherak, beldurgarrikeriak... ere ageri dira. Chanek musika ere erabiltzen du, eta oso egoki txertatzen lanean, gure buru barrenetatik datorrela ematen baitu.
Nina Könnemann (Bonn 1971) Span Cam-aren egilea da, bideo-proiekzioa dena. Bertan, Berlingo telefono kabina publiko baten emanaldi bideografikoa egiten da. Aldi berean ematen da Interneten eta erakusgelan.
Informazio gehiago Azkuna Zentroaren web-orrialdean.