Uraren munduko egunean, bainujantziak Plaza Zirkularreko iturrian

uriola.eus 2016ko mar. 22a, 11:00

Uraren munduko egunean, 'Ur Publikoaren Defentsan' plataformako kideek Bilboko Plaza Biribileko iturriko uretan murgildu dira txirotutako familiei egiten ari zaien ur-mozketak eta Bilbao Bizkaia ur Patzuergoa salatzeko. 10:30ean gauzatu da ekintza. 

2014ko urtarrilaren 1etik 2015eko azaroaren 26ra, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak emandako datuen arabera, 1.838 ur hornidura-mozketa egin izan ditu, horietatik 1.130 etxebizitzei eginiko hornidura-mozketak izan dira. Partzuergoa %60an dago pribatizatuta, ezinbestekoa den ondasun honen kudeaketarako beharrezko diren zerbitzu asko azpikontratatuta baitaude enpresa pribatuen bidez, besteak beste, horniduraren mozketa eta diru-bilketa betearazlea besteak beste.

Horrez gain, Ur Partzuergoaren zerbitzu-araudian ez da jasotzen ur edangarria eskuratzeko oinarrizko eskubidearekiko begirunerik; "kudeaketa iluna da" defenditzen dituen benetako interesak estaltzen dituena.

Plataformatik, Kudeaketa Publiko parte hartzailea exigitu dute, irabazi asmorik gabekoa, interes orokorreko zerbitzu gisa, "ura ez delako salerosketa gaia, ondasun erkidea baizik eta oinarrizko eskubidea, bizitzarentzako funtsezko gaia izateaz gain". Ur-txirotasunari benetako konponbide eraginkorrak eskaintzeko behar diren lege-aldaketak eta araudi-garapenak ere exigitu dituzte 'Ur publikoaren defentsa' borrokan ari diren kideek. Azpimarratu duten bezala, "funtsezkoa da ur-horniketa ordaindu ezin duten familiei etxeko ur-horniketa moztea debekatzea, bai eta, ordaintzen ez den kasuan, pertsonako eta eguneko gutxienez 60 eta 100 litro arteko horniketa ziurtatzea ere, NBEak ur edangarriarekiko ezarri duen eskubidea bermatzeko".