Erreskatearen momentuan, bata lehiotik zintzilik zegoela argitu dute suhiltzaileek. Deia agerkari digitalaren arabera, zaurituetako bat, 70 urteko andra, oso larri aurkitzen da momentu hauetan. Sutea goizeko 9:40ean piztu da Poza Lizentziatu kaleko 16. zenbakian.
Suhiltzaileen lau kamioi arin bertaratu dira Indautxuko kalera. Suhiltzaileak heldu diren unean, sutea dagoeneko oso hedatuta zegoen. Emakumeetako bat eskailera batekin erreskatatu behar izan dute suhiltzaileek. Jada sutea amatatu eta egoera "kontrolpean" dagoela azaldu dute suhiltzaileek.