EUDELen deiari erantzunez, Bilboko Udaleko ordezkariek eta hainbat herritarrek atzo Bruselako aireportuan eta metroan gertatutako atentatuak gaitzetsi dituzte. Eguerdian bildu dira Udaletxeko eskaileretan bost minutuko elkarretaratze isilean.
Atentatuak
Atzoko lehen orduan, 08:00ak aldera, Bruselako Zaventem nazioarteko aireportuko irteeren hallean leherketa bat egon da eta denbora gutxira bigarren eztanda bat jazo da. 09:00etan, beste lehergailu batek isua eragin du Maelbeek metro geltokian.
Behin behineko datuen arabera, hildakoak 31 lagun dira eta zaurituak 250 inguru.
Erasoa bere gain hartu du Estatu Islamikoak eta Belgika alerta maila gorenean aurkitzen da.