Mustang

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2016ko mar. 23a, 00:00

- Zuzendaria: Deniz Gamze Ergüven.
- Gidoia: Deniz Gamze Ergüven, Alice Winocour.
- Aktoreak: Erol Afsin, Ilayda Akdogan, Doga Zeynep Doguslu, Elit Iscan, Ayberk Pekcan, Günes - Sensoy, Tugba Sunguroglu.
- Herrialdea: Frantzia, Turkia.
- Iraupena: 97 minutu.
- Generoa: dramea.

Bost aiztazurtzen istorioa kontetan deusku film honek. Turkiako Iparraldeko paraje eder batean bizi dira amamagaz eta nahikoa bizimodu zoriontsua dabela emoten dau. Eskolara joaten dira, barre asko egiten dabe eta naturaz gozetan badakite. Baina egoera horrek okerrera egiten dau egun batean. Euren edadeko mutilakaz hondartzan olgetan ibili ostean, eskandalua pizten da; euren erreputazinoa salbetako, amamak eta osabeak neskak etxean ixtea erabagiten dabe, eurentzako senar bana topau arte.

Bizitzaz blai egozan gazteak gatibu bihurtzen dira eta bakotxak ahal dauen moduan erantzuten dau. Gazteenak, Lalek, aurre egiten deutso injustiziari ausardiaz eta errebeldiaz, filmaren heroi bilakatuz.

Europako Batasunean sartu nahi dauen herrialde horren lotsa jakin batzuk azalarazoteaz gan, pelikula hau gustura ikusten da, momentu dibertigarriak eta dramatikoak ondo nahasten ditualako eta tensinoari bikain eusten deutsolako. Alde txarra osabearen personaia dala esango neuke, gaiztoegia da eta karikatura etxurea be hartzen dau eta horrek, tamalez, manikeismoz kutxatzen dau istorioa.

Osorik irakurri