Basque Fest jaialdiak kultur ekitaldiz beteko dau Bilbo Aste Santuan

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2016ko mar. 23a, 00:00

Martiaren 24tik 27ra, egitarau bete-betea dakar Bilboko kaleetara Basque Fest jaialdiak: musikea, erakusketak, herri-kirolak, kale-antzerkia eta abar. Merkataritzeagaz eta turismoagaz lotutako hainbat alkartek antolatzen dabe, euskaldunen nortasun kulturala erakutsi eta nazinoartean parekorik ez daukan ekitaldia eratzeko asmoz.

Aurtengo edizinoan, Bilbo gune kultural legez aurkeztu nahi dau Basque Festek. Euskal izakerea ulertzeko modu unibersala erakutsi nahi dau jaialdiak, antolatzaileek dinoenez. Horretarako, ekitaldi piloa antolatu ditue.

Nobedadeak be badakarz Basque Festek, aurreko edizinoen aldean. Aurten, esaterako, gastronomiak pisu handia eukiko dau: Arenalean ipiniko daben gunean, dastaketa arinak egiteko eta bertoko produktuen ganean gehiago jakiteko aukerea egongo da. Ganera, Euskal Museoan, txakolin dastaketea egongo da martiaren 24an, Ibon Koteronen eta Leonen Orroak taldearen musikeak lagunduta.

Musikearen arloan egongo da non aukeratua Basque Fest martxan dagoan artean. Gontzal Mendibil, Libe, Gose eta abar egongo dira. Ganera, Taberna Ibiltaria, txalapartea eta Aiko jantza taldearen erromeria Bilbora helduko dira.

Basque Festeko ekitaldiak Bilboko txoko ugaritaran disfrutau ahal izango dira. Erdiguneko kaleetan eta baita Azkuna Zentroan, Euskerearen Etxean eta Martzana kaian be, besteak beste. Museoetan erakusketak egongo dira. Bestetik, Eskutartie artisauen azokea eta Ingenieros-Deustu estropadea, martiaren 24an, Basque Festen egitarauan sartu ditue.

Egitaraua osorik, hemen.

Osorik irakurri