Botikazarreko bidegorria itxita

Biziz Bizi elkartea 2016ko mar. 23a, 08:30

Aurten berriro ere, urtero bezala, Deustuko jaiak direla eta, atrakzioek okupatu dute itsasadarraren ondoko bidegorria Botikazarraren inguruan eta hori dela kausa, erabilgaitz geratu da. Arduragabekeriaren ondorioa bada, tamalgarria, baina are tamalgarriagoa oraindik gogoeta baten ondorioz izan bada, aukera guztien artean ez horren txarra zelakoan.

Bide publikoaren erabileraren kudeaketa, Udalako Espazio Publiko Bulegoaren ardura da. Antza denez, bulego honek ez die ematen merezitako garrantzia txirrindularien azpiegiturei. Bestaldetik, kontuan izanik Zirkulazio, Garraio eta Ingurugiroko zinegotziak hiriko txirrindularitza zein mugikortasun iraunkorraren alde hartutako konpromisoa, bakarrik udaleko sail arteko koordinazio ezaren ondorioz ulertu ahal dugu gertatutakoa. Kosta egiten zaigu sinestea Zirkulazio zinegotziaren oniritzia duela.

Okupatutako bidegorria da egun hirian bizikleta erabiltzaile gehien duena. Udalak erabilera horren datu zehatzak izango ditu, duela hilabete batzuk bizikleten joan-etorriak zenbatzen dituen gailua bertan jarri zuen eta.

Bidegorria "itsasadarraren eraztun berdea" deituriko zatia da, Bilboko 29 km bidegorrien salbuespena, hau da, amaiera ez egokia edo ezustekoa ez duen bakarra.

Hau dela eta, Biziz Bizi Bilboko Hiri-Txirrindularien Elkarteak, eskatzen du:

- Bidegorria okupatzen den azken aldia izan dadila.

- Okupatutako gunean, errepideko errei bat behar bezala seinalizatu eta txirrindularien joan-etorrietarako erabiltzea.

Testua: Biziz Bizi Bilboko Hiri-Txirrindularien Elkartea

www.bizizbizi.org