Bilboko Itsasadarra Itsas Museoak eta armadoreak sinatutako akordioari esker, Bilbo izango da Atylaren portu basea ekainera arte.
Atyla bisitatzeko ordutegia
Asteazkenetik ostiralera: erreserba duten ikasleak
Ostiral arratsaldean: 16:00-20:00 bitartean
Larunbata, igande eta jaiegunetan 11:00-20:00 bitartean
Astelehenetan itxita
Prezioa: helduak 2 euro
T. murriztuta: 1 euro
Umeak 2 urtetik 6 urtera: 1 euro
Museoko sarrerarekin dohainik.
Atyla eskola ontzia
Atyla nazioarteko eskola ontzia, bi mastadun itsasontzi klasikoa da, 31 m-ko luzera eta 7m-ko zabalerarekin. Eskuz eraiki zuten 1980 eta 1984 artean eta gaur egun, Europan barrena nabigatzen du bela formazioa eskainiz. Euren helburuetariko bat belazko nabigazioaren bidez oinarrizko gaitasunak irakastea da, hala nola, adorea, komunikazioa eta talde lana. Jarduera hauek edozeini zabalduta daude eta ez solilik marinel bilakatu nahi dutenei. Atylan ontziratzeko ez da beharrezko itsasoan esperientzia izatea.
1953an Sorian, Esteban Vicente Jimenezek, piraguista profesionala berau, amets bat izan zuen: egurrezko ontzi bat eraikitzea. Munduari bira ematea ahalbidetuko zion ontzi sendo bat.
Soria eta kostaldearen arteko 250 km-tako distantzia, Estebanentzako ez zen eragozpen izan 1980an ontzia diseinatzen hasteko erriberako arotzen estandarrak jarraituz. Francisco Lasa Echarri itsas ingeniariak proiektua baimendu ondoren, hainbat lagun eta boluntarioen laguntzarekin ontziaren eraikuntza hasi zuten. Barrukaldea eta mastak Vinuesako egurrez zizelkatu zituzten eta kroskoa iroko egurrez eraiki zuten. Ondoren, 6 kamioi handitan egurrezko pieza guztiak Lekeitiora garraiatu zituzten. Lekeition eraikiko zuten ontziaren zatirik gehiena eta bertan uretaratu zuten 1984ko maiatzaren 15ean.
Nabigazio itsasbideak aprendizekin
Datorren ekaineran 7 tik aurrera Atylak Europan zehar bidaiatuko du, belaontzi klasikoen ekitaldi eta eskola ontzien estropadetan parte hartuaz. Horrela aprendizak itsas ekitaldi ikusgarri hauetan parte har dezakete, portu bakoitzean milaka bisitari biltzen dituztenak.
Iturria: Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa
94 608 55 00