Basque FEST jaialdiak hiriaren erakargarritasun turistikoa indartu du Aste Santuan

uriola.eus 2016ko mar. 29a, 11:16

Guztira, 73.000 pertsonek baino gehiagok parte hartu dute euskal kulturaren eta abangoardiaren jaialdian egindako jardueren sorta zabalean, baita horietaz gozatu ere. Hiriak agertoki handi baten itxura hartu du, eta, bertan, oporretan joan ez diren Bilboko herritarrak, eguneko txangozaleak eta turistak batu dira. 

Zentzu horretan, Bilbao Turismoko bulegoak termometro argia izan dira hiriak Aste Santua igarotzeko toki gisa duen erakargarritasun turistikoa neurtzeko orduan. Aldi horretan, 10.162 pertsonek jaso dute arreta Plaza Biribiletako eta Guggenheim Bilbao Museoko zentroetan, hots, iaz baino % 15,06 gehiago. Nabarmendu beharra dago bisitarien % 28,4 estatutik datozela; eta, batik bat, Valentziako Erkidegotik datozen pertsonen kopuruak izan du gorakadarik handiena (% 54), merkatu hori hirugarren postuan kokatu baitu, Madril eta Kataluniaren atzetik. Nazioarteko turistei eskainitako arreta kopuru osoaren % 20,2 da. Adibidez, herrialde hauetatik etorritakoak nabarmendu behar dira: Frantzia, Alemania, Erresuma Batua eta Italia.

73.000 pertsona baino gehiago basque FEST jaialdian

Aste Santuan, basque FEST jaialdiko jarduerek dinamizatu dute hiria, eta 73.000 pertsona baino gehiago biltzea lortu dute. Jaialdiak arrakasta izan du eraginpeko eremua zabaltzeari dagokionez; izan ere, publiko berria erakarri du, hala nola Bizkaiko hiriburuko biztanleak edota gertuko herrietatik etorritako eguneko txangozaleak.

Areatzako pasealekua jaialdiko toki garrantzitsuenetako bat izan da Gourmet txokoaren esperientzia enogastronomikoekin, 38.757 pertsona bildu dituztenak. Gainera, Herri Kirolen erakusketak egon dira; horiek ere milaka ikusle bildu dituzte.

Programatutako gainerako jarduerek erabateko arrakasta lortu dute, aurreikusitako plazak bete baitira. Horrez gain, honako hauek beteta zihoen kartela eskegi dute: itsasadarreko paseoek, Euskararen trenak, Txakoli & Music jarduerak edota antolatutako 36 express dastatzeak. Jarduerak Euskadiko tokiak eta produktuak sustatzeko erakundeen arteko apustuaren alde egin duten turismorako hamaika euskal tokiek antolatu dituzte. 

Musika izan da basque FEST jaialdiko erakargarririk garrantzitsuenetako bat. Travellin Brothers eta Gontzal Mendibilen kontzertuek, hurrenez hurren, 900 eta 1.100 pertsona bildu zituzten Azkuna Zentroko atarian. Plaza Barriak euskal folkaren kontzertuak eta erromeriak girotzeko tokirik onena dela erakutsi du berriz ere, ikusle ugari elkartu baititu (3.500 pertsona).

Amaitzeko, basque FEST jaialdiak eszena asko eta une adierazgarriak utzi ditu oroimenerako, hala nola Mundakako Atorrak eta Lamiak taldeek egindako desfilea, dantzak, txalaparta saioak Guggenheim aurrean, koroan abestutako kantu herrikoiak edo herri-kirolen erakusketa ikusgarriak.

basque FEST, ekonomia bultzatzeko ekimena 

basque FEST jaialdiak hiriaren jarduera ekonomikoa indartu du Aste Santuan. Ostalaritzako 220 establezimenduk baino gehiagok ateak ireki eta lankidetza eskaini diote jaialdiari, hau da, erakargarritasun gehien duen irudirik interesgarriena eman diote: gastronomia. Beste alde batetik, euskal kulturaren eta abangoardiaren antolakuntzak 56 enpresa eta 222 pertsona sartu ditu tartean, ekitaldiei, zerbitzuei eta ekoizpen teknikoari lotuta. Bestalde, programazio artistikoan 36 dantza-, musika- eta antzerki-taldek eta 253 artistek hartu dute parte.