Ekimen honekin, Askapena, Eguzki, Ekologistak Martxan, Kakitzat, KEM-MOC eta Komite Internazionalistak mugimenduek salaketa bikoitza egin nahi dute; alde batetik gastu militarrarako eta armagintza bultzatzeko euskal instituzioek gero eta diru gehiago desbideratzen dutela, eta beste aldetik euskal armagintza eta Israel armadaren artean dagoen harremana.
Honetaz gain aurtengo martxan salaketa berri bat egingo dute, hain zuzen ere, euskal armagintzak hainbat gatazka belikotan parte hartzea eta gerra horietatik milaka lagunek ihes egin behar izatea, euren eskubide guztiak galduz. Problematika honen aurrean, NATOk Egeo itsasora gerra-itsasontziak bidali izan ditu errefuxiatuen helduera ekiditzen saiatzeko.
Plataformek salatu duten bezala, aurtengo gastu militarra estatu espainarran 24.490 milloi eurokoa izango da, kalkulo honetan ministeritza desberdinetako eta departamendu anitzetako gastu militarrak sarturik. Honekin batera ere plataformek armen negozioarekin estatuak duen zorra salatu nahi izan du, hain zuzen ere, beste 40.000 milloi euro gehiago direnak. Euskal armagintzan 100 enpresa inguruk parte hartzen dute. 2014 urtean armagintzaren fakturazioari dagokionez Euskal Autonomia Erkidegoa estatuko hirugarren postuan zegoen, Madril eta Andaluziaren atzetik.
2014.urtean Defentsa-Ministerioak emandako datuen arabera, material militarraren fakturazioan EAEko bi enpresa Estatu Espainiarreko hamar enpresa handienen artean jarri ziren: ITP 224 milioirekin estatu mailan bostgarrena da, Aernnova hamargarrena 60 milioirekin. Ildo berean, aipagarria da SAPA “armamentua” azpisektorean seigarren enpresa dela estatu mailan, eta Sener bigarrena “misilak” sektorean, seigarrena “aeroespazial militarrak” sektorean eta hamabigarrena “armamentua” sektorean.
Euskal armagintzaren enpresek urtero, gutxi gora behera, 800 milloi eurotako material militarra saltzen dute. Erosleak desberdinak dira: Estatuko defentsa eta armadaren ministeritza, Estatu batuak, Inglaterra, Marroko, Israel, Egipto, Brasil, Mexiko eta Argentina. Negozio honen mozkinak 150 milloi eurokoak dira.
Antolatzaileek argitu bezala, Euskal Herrian armagintza industrian diharduten hainbat enpresen ekintzak salatzeko asmoz eta gastu militarraren aurka antolatu dute martxa. "Instituzioek Armagintzara bideratzen duten dirua oso altua baita, beste arlotan murrizketak pairatzen diren bitartean".