Basque Fest jaialdiko ekitaldiek 73.000 lagun erakarri ditue

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2016ko mar. 29a, 00:00

Euskal kulturearen eta abangoardiaren jaialdia, Basque Fest, martxan egon da Bilbon Aste Santuko jai egunetan. Udalak adierazo dau pozik dagoala jentearen erantzunagaz. 73.000 personak disfrutau dabe egitarauko 140 ekitaldietan. Orokorrean, Bilbora turista asko etorri dirala be azaldu dau Udalak. Uriko turismo bulegoetatik 10.000 lagun pasau dira.

Aste Santuan ondo finkatutako hitzordua da Basque Fest, Bilboko Udalak azpimarratu dauenez. Uria eszenatoki erraldoi bihurtu dabe eta kontzertuak eta dobako ikuskizunak egon dira hainbat lekutan. Kanpotarrek zein bilbotarrek disfrutetako moduko egitaraua izan da.

Euskerearen trenerako, itsasadarreko ibilaldietarako eta Txakoli&Music ekitaldirako sarrera guztiak agortu egin dira. Txoko Gourmet izeneko ekimen gastronomikoak be arrakasta itzela euki dau: Ia 39.000 bisitari euki ditu.

Bilboko Udalaren arabera, Basque Festeko ekitaldiek eragin positiboa euki dabe eta, horri esker, inguruko eremu turistikoetako bisitariak erakarri ditu. Ostalari askok bat egin dabe egitarauagaz eta zabalik euki ditue establezimenduak, baita jai egunetan be.

Turismoaren gorakadea igarri dau Bilbok egunotan. Bilbao Turismo erakundearen bulegoetatik 10.162 lagun pasau dira Aste Santuko jai egunetan, hau da, igazko epe berean baino % 15 gehiago. Aurten, Valentzia aldetik etorritako bisitarien gorakadea sumatu dabe batez be.

Osorik irakurri