Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak haurren marrazki lehiaketaren bigarren edizioa deitu du. Lehiaketa 6 eta 14 urte bitarteko umeeni zuzenduta dago. Helburua uraren garrantziaz sentsibilizatzea eta bizitzarako ezinbestekoa den baliabide horrekiko haurrek duten ikuspegia ezagutzea da.
Parte hartu nahi dutenek apirilaren 30a baino lehen bidali beharko dituzte jatorrizko lanak, honako goiburu hauetako batekin batera: "Nik ura bizi dut, ura bizi dut, nik ura esrrespetatzen dut". Parte-hartzaile bakoitzak marrazki bakarra aurkeztuko du, eta teknika askea erabiltzeko aukera izango du. A4 formatuan egin, eta formatu digitalean (pdf, tiff edo jpg) bidaliko da, gutxieneko 300 ppp bereizmenarekin, honako helbide elektroniko honetara:dibujos@consorciodeaguas.com; dibujos@consorciodeaguas.com.
"Ura eta lana” aurtengo gaiak NBEk 2016ko Uraren Munduko Eguna ospatzeko hautatutako gaiarekin bat egiten du. Izan ere, munduko langileen ia erdiak urarekin loturiko sektoreetan egiten du lan, eta lanpostu gehienek uraren beharra dute; hortaz, oinarrizkoa da entrega segurua bermatzea. Dena dela, milioika pertsonak maiztasunez egiten dute lan urarekin, eta, zoritxarrez, oinarrizko lan-eskubideek ez dituzte ez aitortzen ez babesten. “Ura eta lana” gaiaren helburua pertsonen bizitzan urak duen indar eraldatzaile positiboa erakustea da.
Aurkeztutako marrazki guztien artean, epaimahaiak kategoria bakoitzeko (6 urtetik 8 urtera, 9 urtetik 11 urtera eta 12 urtetik 14 urtera) hiru finalista hautatuko ditu maiatzean, eta sariak ekainaren 5ean jasoko dituzte, Beteluriko (Arrigorriaga) edateko uren tratamendutegian erakundeak urtero ospatzen duen Uraren Jaian.
Sariei dagokienez, lehenenari tableta emango zaio, eta bigarrenari eta hirugarrenari, aldiz, joko digitalak, domina eta bestelako material didaktikoez gain. Gainera, lehiaketara aurkeztutako marrazki guztiak Ur Partzuergoaren webgunera igoko dira, haurrek ezinbesteko baliabide horrekiko duten ikuspegia herritarrei eskaintzeko asmoz. Horrez gain, norberaren hausnarketa eta uraren arrazoizko erabilerarekiko herritarren konpromisoa sustatu nahi dira.