Ostegunean, martxoak 31, gazte deustuar bat epaitua izango da 2014ko martxoaren 3an Troikaren aurkako mobilizazio antikapitalistan parte hartzeagatik. 2’5-ko gartzela zigorra eta 120.000€-ko isuna ezarri nahi dizkiote. Horregatik, #EgiLibre eskatzeko kontzentrazioa deitu dute ostegunean bertan 10:30tan Buenos Aires kaleko epaitegi aurrean. Kapitalaren errepresioaren aurka ikasleria ere gerturatu dadila! Hemen deialdirako Deustuko Gazteriak ateratako bideoa: