30 Egun Bizikletaz kanpainaren helburua eguneroko bizitzan bizikletaren erabilera bultzatzea da, pertsonen ongizatea eta bizi kalitatea hobetzeko. Kontua da parte hartuko duten pertsonek eguneroko jarduerak txirrindulaz egin behar dutela, eta gero bizi izandakoa guztioi online kontatzea.
Parte hartzea erraza da guztiz, urrats hauek jarraitu behar dira:
Lehenengo urratsa: 30diasenbici.com/el-compromiso web horrialdean izena eman martxoaren 31 baino lehen eta apirilean egunero txirrindula erabiltzeko hitzeman ezazu.
Bigarren urratsa: Zoaz edonora bizikletaz, nahi duzun lekura. Beste txirrindulariekin elkartu eta adiskide berriak egin.
Hirugarren urratsa: Bizi izandakoa kontatu! Zure istorioak tuiteatu #30diasenbici edo #30DEB etiketetan. Gure Facebookeko horman argitara itzazu. Zure blogean idatzi. Egizu bideo bat. Jarrai itzazu beste txirrindulari alaien istorioak eta elkarrizketetan parte hartu.
Gainera, Bilbon...
Apirilaren 5a: Eskuak koipez zikindu! - Mekanika ikastaroa
Apirilaren 12a: Eskuak koipez zikindu! - Mekanika ikastaroa
Apirilaren 15a: Hitzaldia: Patagonia, hegoaldearen hegorantz
Apirilaren 19a: Eskuak koipez zikindu! - Mekanika ikastaroa
Apirilaren 21a: Bilbotik itsasora
Apirilaren 28a: Masa Kritikoa
Apirilaren 30a: Asteburu pasa Altubeko pagadian
Informazio gehiago: www.bizizbizi.org