Doctor Deseoaren begirada berrienaren mokadua

uriola.eus 2016ko mar. 30a, 09:00

Igual y diferente. Una mirada distinta hamabosgarren lana hurrengo astean kaleratuko du Doctor Deseo taldeak, CD-DVD eta liburu formatuan. Aurrerapen gisa, irudi eta doinu batzuk eman ditu ezagutzera. 

2014ko Bilboko Aste Nagusian eta Lekeitioko San Jose elizan emandako zuzeneko kontzertuetako irudi ikusgarriak dira Piscolabis Productionsek grabatu eta editatuak. Igual y diferente. Una mirada distinta lanaren aurrerapen gisa taldeak Internet bidez eskaini dituenak. 

Taldearen liburu+CD+DVD berriaren aurkezpen akustikoa apirilaren 7an, 19:00etan izango da Durangoko Hitz liburu-dendan eta proiektu berria datorren astean iritsiko da denda guztietara.

Estudioan grabatutako 9 abesti berri ditu CDak, eta DVDa zaleei egingo zaien oparia da. DVDak Bilboko jaietan emandako zuzenekotik 13 abesti jasoko ditu eta Lekeition eskainitako kontzertu-omenaldiko beste 3 abesti.

 

Bideoklipa

Itsasadarrarean zehar grabatu dute Bilbon Doctor Deseoko taldekideek. Eta noski, gauaren iluntasunean. Besteak beste, Areatzan edota Udaletxe aurrean kokatuta dagoen Jorge Oteizaren eskulturaren gainean. "Bilbon konspiratzea plazerra" dela adierazi du taldeak bideokliperako irudiak grabatzerako orduan. 

 

Bira

Apirilaren 9an, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian, gaueko 22:00etan hasiko dute bira; apirilaren 16an, Iruñeko Zentralen izango dira eta 22an, berriz, Donostian. Apirilaren 30ean, Gasteizen; maiatzaren 6an, Bilbon; 13an, Bartzelonan; maiatzaren 27an, Madrilen; eta ekainaren 3an, Menorkan. 

www.doctordeseo.com

 

[2016-02-19] Doctor Deseo taldeak martiaren amaieran kaleratuko dau 'Igual y diferente. Una mirada distinta' CD-DVD barria

[2016-01-29] Doctor Deseo kantu berriekin igoko da eszenatokietara