III. Irakurleak Eraikitzen izenarekin aurkeztu dute aurtengo edizioa, haur eta gazte literaturan balore ez-sexisten eraikuntza ardatz harturik. Doako sarrera izango dute jardunaldiek, aretoa bete arte nahi duenak parte hartu ahal izango du. Hitzaldi zein mahai inguruak Foru Liburutegiko 2. solairuko hitzaldi aretoan izango dira.
Egitaraua
Apirilak 5, asteartea
18:00etan: AURKEZPENA, 'Munduko umeentzako mezuaren irakurketa', Yannick Vergara aktorearen eskutik.
18:15ean: HITZALDIA, 'Itsaspeko bihotzak. Heziketa, genero-berdintasuna eta haur literatura', Miren Guillo eta Mireia Delgadoren eskutik.
19:15ean: MAHAI INGURUA, 'Maitasun erromantikoa. Printze urdinarengandik komedia erromantikora', Mirian Herbon eta Mario Lopez Gaseniren eskutik.
Apirilak 6, asteazkena
18:15ean: HITZALDIA, 'Begiruneak ipuinak lantzerakoan', Patxi Zubizarretaren eskutik.
19:15ean: MAHAI INGURUA, 'Deskodetuz. Balioak, arketipoak, baloreak, rolak', Arrate Egaña, Josune Muñoz eta Asun Agirianoren eskutik.