Goazen Bilbao alderdia Aste Santuko metroaren ordutegia luzatzearen alde

uriola.eus 2016ko mar. 30a, 07:31

"Bilbo bezalako hiri batean metroaren ordutegi zabalagoa beharrezkoa da Aste Santuko egunetan", Ganemos-Goazen Bilboko alderdiak adierazi duenez. Ondorioz, apirileko Udabatzako osoko bilkurara eramango duten proposamena izango dela aurreratu dute ordezkariek. 

Aste Santuan Bilboko Metroak ordutegia "murrizten duela" salatu du alderdiak, jende gutxiagok erabiltzen duela argudiatuz. Ondorioz, Bilbotik irtetzen ez diren hiritarrek zein turistek ez daukate aukerarik euren gauak luzatzeko, zerbitzua 23:00etan amaitzen delako. 

Goazen Bilbaoren arabera, "lotsagarria" da arrazoi ekonomikoengatik "beharrezkoa" den zerbitzua murriztea, izan ere, "hiritar eskaerari egin beharko liokete kasu Metroko arduradunek". Hortaz, Goazenek apirileko udal bilkurara euren proposamena eramateko hautua egin du, "garraio publikoaren alde eginez".