Aldaketa horren ondorioz, oraingo sistema blokeatu egingo da apirilaren 8tik 11ra bitartean (biak barne). Egun horietan, udal liburutegien sarean ezingo da mailegurik egin, ez berritu. Maileguan hartutakoak itzuli bakarrik egin ahal izango dira. Liburutegien gainerako zerbitzuak ohi bezala eskainiko dira.
Era berean, aipatutako sarean sartzeak udal liburutegietako oraingo txartela berritzea ekarriko du. Txartela mailegu-zerbitzurako azken bost urteotan erabili dutenak euren ohiko liburutegira joan daitezke apirilaren 11tik aurrera, txartel berria dohainik jasotzera.