Tailerra 18:00etatik 20:00ak arte gauzatuko da maiatzeko eta ekaineko astelehen guztietan. Izena eman ahal izateko, liburutegian bertan edota webguneko formularioen bidez egin ahal izango da. Epea apirilaren 1ean irekiko da 8:30ean.
Helburuen artean, Irati Eguren Arruti irakasleak bi aipatu ditu; batetik, album ilustratuak eta bertako sekuentzia eta pertsonaiak sortzen ikastea. Eta bestetik, ilustrazioaren kontzeptu garrantzitsuenak eta teknika ohikoenak ezagutzea. Metodologia aldetik, jardueran zehar landuko diren zenbait material dinamizatzaileak berak eramango ditu klaseetara.
Informazio gehiago eta izena ematea hemen.