Miribillako pilotalekuan alkohola saltzeagatik zigortua izan da Esku Pilotaren Enpresen Liga

uriola.eus 2016ko mar. 31a, 10:30

Argazkia: www.bizkaiafrontoia.com

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Esku Pilotaren Enpresen Ligari txostena ireki dio Bizkaia Pilotalekuan iazko Lau t´erdiko finalean alkohola saltzeagatik. Zigorraz aparte, pilotalekua urtebetez ixteko arriskua daukate. 

Lege-haustea Lau t'erdiko finalean Irujok eta Urrutikoetxeak 2015eko azaroaren 29an jokatutako finalean atzeman du Jaurlaritzak. Euskadiko Kirol Legearen arabera, kirol txapelketak egiten diren instalazioetan debekatuta dago alkoholdun edarien salmenta eta kontsumoa.

Zigorra 30.000 eurora hel daiteke, gainera, pilotalekua urtebetez ixteko aukera ere aurreikusten du legeak. Segurtasuna bermatzeko ikuskatzaileak pilotalekura joan ziren final egunean, eta ostalaritzako gunean alkohola saltzen zela egiaztatu zuten.

 

Argazkia: www.bizkaiafrontoia.com