Artxandako Funikularrak marka berria erregistratu du Aste Santuko oporretan: bost jai egunetan 19.686 erabiltzaile izan dira, aurreko urtearekin alderatuta %20,36 gehiago, 2014 urtearekin alderatuta %33,85 eta 2013rekin alderatuta %48,86 gehiago.
Hemen datuak egunez egun:
Martxoak 24: 4.455 erabiltzaile
Martxoak 25: 4.408 erabiltzaile
Martxoak 26: 5.102 erabiltzaile (azken 10 urteetako errekorra)
Martxoak 27: 3.735 erabiltzaile
Martxoak 28: 1.986 erabiltzaile
Erabiltzaileen gorako joera Funikularrean azken 10 urteetan beti izan da positiboa eta, nahiz eta 2015ean, mendeurrena dela eta joera hori bereziki nabarmena izan, funikularreko arduradunek 2016rako aurreikuspenek, 2015eko bidaiari kopurua gora egin dezala espero dute.
Funikularrak harrera ona izaten jarraitzen du eta azken urteetan bidaiari kopuruak gora egin du, aldaketarik gabe. Gauzak honela, 2013an eguneko bataz besteko okupazioa 1.549 bidaiarikoa izan zen, 2014an 1.681 eta 2015ean 1.997 bidaiarikoa.
2016ko lehen hilabeteetan, kopuruak handitu egin dira iragan urteko hilabete berdinekin alderatuta: urtarrilean erabiltzaileen kopuruak %11,88 egin zuen gora eta otsailean %5,54.
Funikularra lanegun guztietan funtzionatzen du 7:15etatik 22:00etara. Jai egunetan 8:15etatik 22:00etara eta udako hilabeteetan (ekaina, uztaila, abuztua eta iraila) 23:00ak arte luzatzen du bere ordutegia.
Bere maiztasuna beti 15 minuturokoa da, bidaiari asko pilatzen diren momentu berezietan izan ezik, horietan maiztasun handiagoak ezartzen direlarik geralekuak erabiltzaileez libratze aldera.