AP-8 berriro zabalik gau osoa itxita egon ostean

uriola.eus 2016ko api. 1a, 08:00

Argazkia: eitb.eus

A-8 autopista berriro ibilgailuentzat zabalik geratu da atzo gertatutako istripuaren ostean. Arratsaldean, Miribilla eta A-8ko sarreraren parean kamioi batek alde batera bolkatu zuen gainean zeraman tangaren edukia errepidean botata. Ondorioz, autopista 12 orduz egon da itxita. 

Ia gau osoa itxita pasa ostean, berriro zabalik geratu da AP-8a, tanga zeraman kamioia erretiratzeko lanak zirela eta. 04:00etan geratu da zabalik autopista Donostia noranzkoan, eta ordubete beranduago Kantabria aldera. Guztira, hamabi orduz egon da itxita errepidea. 

Kamioi istripua Miribillako Supersur eta A-8a lotzen diren puntuan gertatu da, kamioi bera kaltzadatik kanpo atera denean, errepidean irauliz.  24.000 ignosulfonato amoniko likido litro zeramatza ibilgailuak, jakina denez, "kutsaduratik salbu dagoen produktua". 

Trafikoko zuzendaritzak aditzera eman duenez, likidoaren erretiratzea egin ostean, beharrezkoa izan da errepidean bertan kaltzadaren tratamendu bat egitea eta garabia handiak baliatuz, kamioia bera erretiratzea. Itxita mantendu den errepideari alternatiba emateko beste sarrera batzuk bideratu dituzte ibilgailuentzat.