2013ko Aste Nagusian Jone Artola txupinera izatearen betoa berretsi dute

uriola.eus 2016ko api. 4a, 08:02

Espainiako Gobernuaren ordezkaria den Carlos Urquijok eskatuta, Bilboko Administrazioarekiko Auzitegiak 2013ko Aste Nagusian txupinera izatea galarazi zion Jone Artolari. Bi urte pasatu ostean, auzitegiak erabakia ondo hartuta zegoela esan du, horrek "ETAren biktimen duintasunari eta haien oinarrizko eskubideei" eragingo zielakoan.

Kasu honetan, bost argudio izan ziren 'Dignidad y Justiciak' emandakoak Jone Artolari txupinera izatea debekatzeko: alde batetik, preso baten arreba izatea, bestetik, EH eta ANVko hauteskunde zerrendetan egon izana, Txori Barroteren sortzaileetako bat eta kide dela eta Etxerat-eko kide dela. 

Horren aurrean, EH Bilduk bi urte pasatu osteko epaia salatu nahi izan du,  "zentzugabea" ikusten baitute bere eskubide guztiak indarrean dituen pertsona bati txupinera izatea debekatzea. Errekurtsoan, Estatuko abokatuak txupinerak ilegalak ziren antolakunde politikoetan parte hartu izana salatu zuen, baita, euren hitzetan, "ETAren parte diren terroristak goretsi" izan dituela. Sententziak "izaera politiko argia" duela salatu du EH Bilduk, eta "lurralde kolonialetako erregeorde bat bezala" aritzea aurpegiratu dio Urkijori.

Udalbatzak eskakizuna idatziz aurkeztu eta errekurtsoaren desestimazioa izan zuen eskari Biboko Konpartsak-ek bezala, oraingo honetan kostu handiko eskaera inposatu diete, euren auzian arrazoia kentzeaz gain.