Zurbarango Euskal Jaia ospatuko dute bihar

uriola.eus 2016ko api. 8a, 08:00

Beste urte batez, Zurbaranen Euskal Jaia ospatuko dute bihar, apirilaren 9an. Giro polita espero dute eta auzokide zein herritar orori bertaratzeko deia luzatu diete antolatzaileek. Aurten paella jana egongo da hainbat ekintzarekin batera.

Egitaraua

- 11:00. Umeentzako jolasak, murala eta euskal dantzak Paneran.

- 13:00. Trikipoteoa auzotik Trauroa helduz.

- 14:30. Auzobazkaria Traukon eta bazkalosteko animazioa. Bazkarirako txartela erosi behar da 8,50 eurogatik Zurbarango eskolan edota Cayena tabernan. Bertaratzen direnek paella jana izango dute edaria eta postrearekin batera.