Ekimen honen helburua da kirol eskaintza guztiaren berri ematea eta, horrela, jarduera fisikoaren eta kirolaren praktika sustatzea bilbotarren artean. Jardunaldi horien bidez, Bilbao Kirolakek bere instalazioak zabalduko ditu kirola egiten ez duten pertsonentzat eta Bilbao Kirolakeko abonatu edo ikastarogileentzat, udalaren kirol instalazio desberdinak ezagutu ditzaten eta bertan ematen diren zerbitzuak erabil ditzaten.
Apirilaren 4tik 7ra, jardunaldietan parte hartu nahi duten pertsonek kirol instalazioen kontrolera joan daitezke eta bertan jasoko dute kirol praktiketan hasteko dauzkaten aukerei buruzko informazio zehatza. Izena jarduera hasi baino lehen emango da. Bilbao Kirolak erakundeak martxoaren 31an argitaratuko du eskaintza eta jarduera bakoitzean izango den plaza-kopurua. Informazio hori Bilbao Kirolak erakundearen webgunean egongo da ikusgai.
Udal kiroldegi bakoitzean itxaroten den eskariari egokitutako kirol eskaintza egingo da eta abonatu eta ikastarogile guztiak joan daitezke. Abonatuta ez dauden pertsonak eskatutako jarduerako ikastarogile batek gonbidatuta joan daitezke.
2016 denboraldiko kirol programazioan 64 diziplina eta 900 ikastaro izango dira umeentzat, gazteentzat eta helduentzat, bai eta 60 urtetik gorako pertsonentzat. Era askotako eskaintza da eta nabarmentzekoak dira fitnessa, cyclinga, bodypumpa, zumba, aerobica, yoga, pilates, artes martzialak, GAP edo uretako diziplinak, adibidez aquagyma.