Beste bost taldek Bilbao BBK Live Jaialdiaren hurrengo edizioan joko dutela baieztatu dute. Soulwax, 2ManyDjs, Leon Benavente, Blood Red Shoes eta Little Scream taldeak uztailaren 7an, 8an eta 9an Kobetamendin izango den hitzordura joango dira. Belgikako David eta Stephen Dewaele anaiek uztailaren 9an eskainiko dute kontzertua agertokien gainean 20 urte baino gehiago daramatzan Soulwax rock-bandarekin. Horrez gain, disc-jockey lanetan ibiliko dira 2ManyDjs gisa. As Heard On Radio Soulwax lanarekin, 2000. urtean, iraultza eragin zuten dantza egiteko musikan; ordutik, munduan barrena ibiltzen da bikotea, eta estilo, soinu eta beren beat guztiak nahastuz estadioak bete eta musika jaialdi garrantzitsuenetan parte hartzen dute. Soulwax talde-izenaz, artista oso garrantzitsuen remix ugari kaleratu dituzte, hala nola Kylie Minogue, Daft Punk, Muse edo LCD Soundsystem artistena.
Eskarmentu handiko Nacho Vegas, Abraham Boba, Luis Rodriguez, Cesar Verdu eta Eduardo Baosek Leon Benavente sortu zuten 2012. urtean. Egiten duten rock musikak melodia gogoraerrazak eta laurogeiko hamarkadako zenbait ukitu ditu. Lehenengo diskoa 2013. urtean merkaturatu zuten, eta horri esker, RNEko Musika Modernoaren Ojo Critico saria irabazi zuten 2014. urtean. Bilbao BBK Live jaialdira 2 izeneko lanarekin iritsiko dira, ostiralean, apirilaren 8an, salgai jarriko duten azken LPa.
Blood Red Shoes post-punk estiloko musika-duoa da, grunge eta literatura modernoaren alderdirik existentzialistenak ukitutakoa. Steven Ansell eta Laura-Mary Carter dira kideak, eta taldea 2005. urtean sortu zuten Ingalaterrako Brighton hirian. Little Scream da Laurel Sprengelmeyer kanadarraren proiektua. Diziplina anitzetan jarduten duen artista honen musika folk, pop eta art rock estiloen arteko nahasketa da. Cult Followin izeneko azken lanean, Arcade Fire, The National, Sufjan Stevens eta Sharon Van Etten taldeetako kideekin aritu da elkarlanean.
Egutegia
2016ko uztailaren 7an, 8an, eta 9an Kobetamendin.
Osteguna, uztailak 7
Arcade Fire, New Order, M83, Chvrches, Hot Chip, Years & Years, Blood Red Shoes, Hola A Todo El Mundo, Hidrogenesse, Little Scream, Rural Zombies, Begiz Begi...
Ostirala, uztailak 8
Pixies, Underworld, Grimes, Love Of Lesbian, Jose Gonzalez, Junior Boys, Slaves, Blossoms, Belako, Nudozurdo, Was, C. Tangana, Inheaven, Green Class...
Larunbata, uztailak 9
Tame Impala, Foals, Editors, Father John Misty, Soulwax, 2Manydjs DJ Set, Courtney Barnett, Wolf Alice, Jadwar Ma, Triangulo De Amor Bizarro, Leon Benavente, Yellow Big Machine...
Bonuak eta prezioak
- 3 eguneko bonua: 120€ + 6€ gastuak.
- 3 eguneko bonua + kanpina: 130€ + 6€ gastuak.
- Eguneko sarrera: 58€ + gastuak.
- Eguneko sarrera + kanpina: 68€ + gastuak.
* 15 euroko deskontua Kutxabank txartelekin bonuak erosiz gero (bonu 1 txartel bakoitzeko), Kutxabank sarean eskaintza amaitu arte (kutxazainetan eta webgunean).
*10 euroko deskontua K26/K26+ txartelekin eguneko sarrerak erosiz gero (sarrera 1 txartel bakoitzeko), Kutxabank sarean eskaintza amaitu arte (kutxazainetan eta webgunean).
Hauek, www.bilbaobbklive.com eta Kutxabank Sarean (webgunean eta zerbitzu anitzeko kutxazainetan), Ticketmaster, 902 15 00 25, FNAC, Carrefour, HalcónViajes bulegoetan,www.ticketea.com, www.entradas.com, eta www.atrapalo.com atarietan eskuratu daitezke.