Auzokide Plan honetan, Udalak konpromiso berriak hartu ditu bilbotarrekin batera burutzen den lan-prozesu nagusietako batean gardentasun eta parte-hartze handiagoak izateko. Parte hartzeko hobekuntza hauei esker, Obrak, Zerbitzuak, Hiri Eraberritzea eta Espazio Publikoaren Sailak auzokideen 200 komunikazio jaso ditu eta horietan 300 ekarpen bildu dira.
Auzokide Plana 2016-2019ren helburua auzokideen bizi-kalitatea hobetzea da eta honako arloetara zuzenduko da: argiztapena, irisgarritasuna, kirolgune eta berdeguneak zein estalitako espazioak sortzea, kale eta plazak hobetzea, oinezkoentzako esparruak sortzea, umeentzako jolasguneak eta gune biosasungarriak jartzea. Gainera, datorren urtean, Obrak, Zerbitzuak, Hiri Eraberritzea eta Espazio Publikoaren Sailak 2018 urteari begira lan-esparruen ebaluazioa egingo du, lehentasunak aldatu diren jakiteko.
Auzokide Planaren laugarren edizioarekin, Udalak Bilbo eta bere auzoak berroneratzeko eta etengabe hobetzeko erronkari eutsi nahi dio, modu ireki, garden eta parte hartzailearen bitartez, auzoetatik abiatuta. Horretarako, parte hartzeko prest egon diren pertsona guztien proposamenen gainean barruti bakoitzean lan-esparruak adosteaz gain, ekimen bakoitzaren helburu zehatzak finkatu ditu.
Auzokide Plana Obra, Zerbitzu, Hiri Eraberritze eta Espazio Publiko Sailak 2004an hasitako ekimena da, Barrutiko Kontseiluen bitartez, hiriaren garapena auzoetatik bideratzeko. Izan ere, ordezkaritzarako organo horiek etengabeko lanari eta hiria auzoetatik hobetzera irekita daude. 2016-2019 aldirako Auzokide Planaren bitartez, Barruti bakoitzak 6 milioi euro jasoko ditu hurrengo 4 urteetan, auzoetan lehenetsitako eta adostutako obretan inbertitzeko.
Lan esparruak
Auzokide Plana 2016-2019k 124 hobetze-esparruak dauzka, besteak beste: kirolguneak, parkeak, berdeguneak, aparkalekuak, umeentzako jolasgune eta gune biosasungarriak, kale eta plazak hobetzea, oinezkoentzako esparruak sortzea, lotura-maila handitzea, trafiko arloan oztopatze sistemak jartzea, etab. Auzo guztietan argiztapena eta irisgarritasuna hobetzea aurreikusten da.
Auzokide honetan elementu mekanikoak eta gune estaliak jartzea aurreikusten da, baita uri-proiektua garatuko den lekuetan berehalako neurriak hartzea ere. Adibidez, Auzokide Plan horretan, Eraztun Berdeari eta Itsasadarrari garrantzia emateko uri-proiektuarekin lotuta, itsasadarraren Martzana eremuko jarraipena egongo da. Beste aldetik, Iparragirre kalearen oinezkoentzat jartzearekin lotuta, Juan Ajuriagerra eta kale horren seinaletika osoa aldatzeko proiektua egingo da.
Estalitako erabilera anitzeko guneekin eta jolasguneekin lotuta, Sail honek 2017an Estalitako Guneen Plan Zuzendaria egiteko asmoa du. Horretan, barruti guztietako proposamenak aztertuko dira.
Auzokide Planean ez dira jasoko Obrak, Zerbitzuak, Hiri Eraberritzea eta Espazio Publikoaren Sailekoaren ardurapean ez dauden lanak.
Gardentasuna eta parte-hartzea hobetzea
Auzokide Plan honen laugarren edizioan, Bilboko Udalak bere izaera parte-hartzaile, ireki eta gardena are gehiago handitu nahi izan du. Hartutako hobekuntza-konpromisoen barruan, Auzokide Planak irauten dituen lau urteotan, proposamenak egiteko bideak zabalik uztea dago. Horrela, jasotzen diren proposamenak ebaluatzeaz gain erantzun bat emango zaie, orain arte jaso diren guztiekin egingo den bezala.
Bestetik, proiektu batean hala egin behar denean, zuzenean parte hartzeko prozesuak irekiko dira, Barrutiko Kontseiluetako Lan Batzordeen jardueraren osagarria izanik. Gainera, Parte hartzeko mekanismoak antolatuko dira jarduerak egin bitartean, hobekuntzak, iradokizunak eta kexak guri helarazteko, bai aurrez aurre, bai lekuan bertan edo Komunikatzeko beste bide batzuez baliatuta.
Proposamenen jarraipena
Auzokide Planaren izaera irekia finkatzeko eta Udala etengabe agertzen diren beharrizanei egokitu ahal izateko, Barrutiko Kontseilu bakoitzean lehentasuna duten lanak ebaluatuko ditu, lehenengo urte biak igarotakoan. Urtean behin, Auzokide Planaren garapenari buruzko txostena egingo dute, amaitutako urtean egindako jardueren egoera eta argazkiak bilduta. Halaber, urtean bitan, urtarrilean eta irailean, Barruti bakoitzeko Lan Batzordean Auzokide Planaren barruan Barrutian egindako inbertsioen egoera aurkeztuko da. Barrutiko Kontseiluen Lan Batzordeetan, Auzokide Planaren barruan aldi horretarako barne hartutako jarduerak -amaituak eta burutu gabeak- gauzatzeko egoerari buruzko txostena urtean bitan ere aurkeztuko da.
2016-2019 aldirako Auzokide Plana
Auzokide Plana herritarrek parte hartzeko udal tresna nagusietakoa da, izan ere, Obra, Zerbitzu, Hiri Eraberritze eta Espazio Publiko Sailaren jarduerarako funtsezko tresna osatzen du.
Auzokide Planaren proposamenak aurkezteko Barrutietako Kontseiluetan egin ziren hasierako lan-bileretan 136 lan-esparru aurkeztu ziren. Azkenean, iradokizun eta ekarpenak eta ordura arte kontuan hartu ez ziren esparruak gehitu ondoren, 124 lan-esparru onartu dira, gehien bat, haiseran proposatutakoak. Jarduera-eremuak www.bilbao.eus webgunean agertzen dira argitaratuta.
Aurrekontua Bilboko 8 barrutien artean banatuko da, barruti eta urte bakoitzeko 1,5 milioi euro bideratuta. 48 milioi euroko inbertsioa eragingo du lau urteko epean. Gainera, herritarrek nahiz eragile politiko eta sozialek Bilboko Barrutiko Kontseiluen bidez lehenetsitako obrak eta jarduerak burutuko dira.
Parte hartzeko bideak. Proposamenak eta iruzkinak
Auzokide Plana programa bizia da eta, auzoetako lehentasunak aldatu ahala, aldatzen ibiliko gara. Gainera, jarduera-esparru bakoitzaren helburuak adosten diren neurrian zehaztuko ditugu. Horregatik, parte hartzeko bideak prozesu osoan irekita egongo dira.
• Barrutiko Kontseiluen bileretan parte hartzearen bidez.
• Obra, Zerbitzu, Hiri Eraberritze eta Espazio Publiko Sailari herritarrek iradokizunak egiteko dauden bideak.
- www.bilbao.eus Udal Webgunearen bitartez, "Zure Udalak aditzen dizu" Postontzian.
- 010 udal informazio-telefonoa.
- Zerbitzuaren helbide elektronikoa: auzokide@bilbao.eus
- Bilboko Udaleko Erregistro bulegoak.
Auzoko laguntzaileekin zuzenean harremanetan ipinita: 944 203 086