Itsasadarreko inguruetan arretaz ibiltzea gomendatu du Udalak marea biziak direla eta

uriola.eus 2016ko api. 7a, 09:57

Udalak itsasadarreko inguruetan arretaz ibiltzea gomendatzen du, gaur goizaldeko 5etan hasi eta datorren zapatura arte, hilak 9 iraungo duten marea biziengatiko alerta - egoera dela eta. 

Itsas Biziekin bat eginda, itsasgora momentuetan - beti ere goizaldeko orduetan- itsasadarreko urak gainezka egin dezakeela aurreikusita dago Elorrietan, Zorrotzaurren, Euskalduna zubiko biribilgunean, Olabeagan eta Deustun itsasadarreko pasealekuetan.

Ildo honetan, Herritarrentzako Segurtasun Sailak egun hauetan, arrisku handiko momentuetan zaintza dispositibo berezia mantenduko du itsasadarreko inguruetan, urak zertxobait gainezka egin dezakeelakoan. Era berean, Obra, Zerbitzuak, Hiri Eraberritze eta Espazio Publikoko Sailak hiriko estolderia berrikusi du, eta kamioi bana jarriko du itsasadarreko bi aldeetan, itsasaldiak baretzeko.