Bilboko Arte Ederren Museoak umeentzako tailerrak antolatu ditu udarako

uriola.eus 2016ko api. 8a, 08:22

Bilboko Arte Ederren Museoak lehenengo aldiz tailerrak antolatu ditu etxeko txikientzako eurek ere udan zehar museoen inguruan ikas dezaten. Hainbat jarduera eta tailerretaz disfrutatzeko aukera izango dute 5 eta 10 urte artean dituzten umeek. 

Museoaren Lagunen Sailak udan zehar antolatuko den sormen plastikoko ikastaro bat antolatu du umeentzat, helduen konpainiarik gabe. Ekainaren 27tik uztailaren 1era, aste horretan, umeek museoko aretoak esploratu ahal izango dituzte, artistek munduari euren mezuak helarazteko erabiltzen dituzten lengoaiak eta ideiak deskubritzeko. Ondoren, euren mezua idatziko dute, musika, jantziak txertatuz. 

Ikastaroa bitartean, bi talde osatuko dira, adinaren arabera; bost eta zazpi urte bitartekoak; eta zortzi eta hamar urte bitartekoak, eta biak elebidunak izango dira.

Ekainaren 27an izango dute hasiera tailerrek, goizeko 9:30ean, 13:30ak arte. Prezioari dagokionez, 65 euro ordaindu beharko dituzte museoaren lagunak direnek, 70 euro gainerakoek. Izena emateko, 94 439 61 37 zenbakian, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara, edota visitantes@museobilbao.com helbidera mezu bat bidaliz.