Lezamako Trenbide Zaharra kalean dago metroaren 3. lerroko sarbideetako bat. Obra aldetik, aurreratuena. Euskal Trenbide Sareak azaldu duenaren arabera, sarbide berriak Zurbaranbarriko geltokira ailegatzeko aukera emango du. Bestalde, beste sarrera bat izango du geltokiak Zumaia kalean bi pasabide higikorrekin.
Alde Zaharreko geltokian ezik, 3. lerroa osatuko duten gainerako geltokietan bukatu dute obra zibila. Egun, geltokietako instalazioetan eta horniketan ari dira teknikariak lanean. Euskotrenek kudeatuko duen 3. lineak 5,8 kilometroko luzeera izango du Matikotik Etxebarrira. Aurrekontuari dagokionez, 279 milioi euroko kostua du obrak; Eusko Jaurlaritzak eta Bizkiko Foru Aldundiak erdibana ordaindu dutelarik.