Peru Vidalek irabazi dau Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo saioa

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2016ko api. 11a, 00:00

Udabarriko faseari ekin deutso Bizkaiko Bertsolari Txapelketeak Berrizen. Peru Vidalek lortu ditu puntu gehien eta, beraz, udagoieneko fasera pasetako lehenengo lekua hartu dau, oraingoz. Vidalek 178,25 puntu lortu ditu eta Aitor Bizkarra bigarrenak, 176,75. Atzerago geratu dira Beñat Romero, Lander Ibarluzea, Mikel Galarza eta Iñaki Lersundi.

Berrizeko kultur etxeko aretoa bete-beteta egon da eta giro ederrean kantau dabe sei bertsolariek saioan. Udabarriko fasean beste zortzi saio be jokatuko dira eta parte-hartzaile guztien puntuazinoak batuta erabagiko da nor egongo dan udagoieneko azken fasean. Beraz, Berrizen kantau dabenak hurrengo saioetara begira egongo dira, aurrera egingo daben ala ez jakiteko.

Epaileek banatutako puntuazinoak honeek izan dira: Peru Vidalek 178,25 puntu lortu ditu eta, horrenbestez, saioko irabazlea izan da. Bigarren sailkatuak, Aitor Bizkarrak, 176,75 lortu ditu. Hirugarren Beñat Romero izan da, 163 puntugaz. Laugarren, Lander Ibarluzea Aitxulua, 159,5 puntugaz. Bosgarren lekuan sailkatutako Mikel Galarzak 146,25 puntu lortu ditu eta seigarrenak, Iñaki Lersundik, 130.

Hurrengo saioa Bermeoko Kafe Antzokian jokatuko da, datorren domekan, apirilak 17, arratsaldeko 18:00etan. Honeek kantauko dabe: Aitor Arrutiak, Ander Elortegik, Dani de Miguelek, Imanol Arrutiak, Jone Larrinagak eta Julen Ibarguengoitiak.

Osorik irakurri