Arangoitiko LHIn ,
Familia askotan euskara seme-alabei esker sartu da etxean eta guraso batzuek ez dakite zelan lagundu. Zalantza honi aurre egiteko hainbat aholku eta ideia ematen ditu Paula Kasaresek 'Euskara, entra un idioma en casa' berbaldian. Kasaresen aburuz gurasoen inplikazioa berebizikoa da eta gurasoek motibatuta egon behar dute seme-alabak laguntzeko, izan ere, euskara hezkuntzan oinarrizko faktore bat baino gehiago da, hezkuntza arlotik haratago doana. Berbaldi hau Arangoitiko LHIko guraso elkarte eta Bilboko Udalarekin laguntzarekin antolatu dugu. Izena emateko araneko1@gmail.com helbidera idatzi edo 637 00 90 62 telefonora deitu (Pedro). Haurtzaindegi zerbitzua egongo da.