Izar Mendiguren aukeratu eban publikoak Ozaetako oholtzapetik

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2016ko api. 11a, 00:00

Ozaetan jokatu zan Oholtzapetik Entzulea Epaile egitasmoaren 1. kanporaketea eta entzuleek Izar Mendiguren aukeratu eben Legutioko finalean kantetako.

Ozaetako Iduia Jauregian Oholtzapetik egitasmoa abiatu zan joan dan barikuan, egitasmo barria Arabako Bertsozale Alkarteak martxan ipini dauena. Arabako 16 bertsolari, 4 gai-jartzaile eta entzulea epaile. Publikoaren epailetzearen arabera, finalerako sailkatuko da saio bakotxean boto gehien harzten dituana eta Ozaetan Izar Mendiguren laudiotarra izan zan.

Nieves del Alamo gai-jartzaile eta aurkezlearen eskutik Iñaki Viñaspre, Julen Zulaika, Izar Mendiguren eta Orlando Arreitunandiak kantau eben. Plazako saio baten formatuan, oso saio gustagarria izan zan entzuleentzat.

Amaierako agurrak baino lehen, bertaratutako 35 lagunek epaitzeko ariketea egin eben: papel batean bertsolari gustokoenaren izena idatzi behar eben. Azkenean, Izar Mendiguren izan zan gustokoena Ozaetako entzuleen eretxiz eta ondorioz maiatzaren 13an Legution kantauko dauena.

Datorren barikuan, Murgiako liburutegian, 20:30an, bigarren kanporaketea jokatuko da. Aintzane Irazusta gai-jartzailearen eskutik Oihane Perea, Asier Otamendi, Iker Agirre eta Peru Abarrategik kantauko dabe.

Osorik irakurri