Euskaltzaindiaren eta EHUren arteko lehenengo mintegia egin dabe Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2016ko api. 12a, 00:00

Ikerketea bultzatzeko asmoz eratu dabe mintegi hori. EHUko Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologia masterreko eta doktorego programako ikasleei zuzendutako topaketea izan da. EHUko ikasleek praktikak Euskaltzaindian egin ahal izateko lehenengo pausua izan da. Bilbon egin dabe mintegia, Euskaltzaindiaren egoitzan.

2015eko urrian hitzarmena sinatu eben Euskaltzaindiak eta EHUk. Akordio horretan jasoten danez, Hizkuntzalaritza eta Euskal Filologia masterreko eta doktoretza programako ikasleak hartuko ditu, praktikak edo ikerketea Euskaltzaindian egin ahal izan daiezen. Bilboko egoitza nagusia, Donostiako Luis Villasante euskerearen ikergunea eta Akademiaren ganerako zentroak ikasleen esku egongo dira. 

Mintegiak alkarlan horretan sakondu dau. Ikasleek eta doktoregaiek Euskaltzaindiaren eskaintzea eta lan egiteko modua ezagutu ahal izan ditue eta bertan praktikak egiteko aukerak aztertu ditue.

EHUren Hizkuntzalaritza eta Filologia arloko ikasle ugari hurreratu dira Bilboko mintegira. Adolfo Arejita Euskaltzaindiko Iker sailburuak eta Pruden Gartzia Azkue Biblioteka eta Artxiboko zuzendariak berbaldi bana emon dabe. Iker egitasmoen eta funts bibliografiko eta artxibistikoen ganeko azalpenak emon deutsiez ikasleei. Ondoren, Euskaltzaindiaren egoitzea ezagutzeko bisitaldia egon da.

Osorik irakurri