Kalea tarteka itxiko dute bihar Sarrikuen eta ur mozketa egongo da Santiago etxaldean

uriola.eus 2016ko api. 12a, 07:00

Udalak jakitera eman duenez, bihar, apirilak 13, asteazkena, kalea tarteka itxi eta aparkalekuak okupatuko dira Sarrikue auzunean. Bestalde, ur mozketa egongo da Santiago etxaldean. 

Bihartik, apirilaren 13tik 15era bitartean, kalea tarteka itxi eta espaloiak zein aparkalekuak okupatuko dira Sarrikue auzunean, 3. eta 5. zenbakien artean. Okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dira aurretiaz.

Lorezaintzako mantentze-lanak (zuhaitzak inaustea) egiteko okupatuko da esparru publikoa.

Bestalde, bihar ere, 16:00etatik 20:00etara bitartean, gutxi gorabehera, uraren hornidura zerbitzua etengo dute Santiago etxaldeko zenbaki guztietan.

Udalaren ur-sarean lotura-lanak egiteko kenduko da ura. Eraikin berri baten proiektuaren baitan.