Gaur hasiko den zikloak Estrella Morente kantaora izango du protagonista 'A disfrutar recordando a Enrique un rato' saioarekin. Arcangelekin batera, emakume flamenkak ikuskizun bateratua eskainiko du BBK Aretoan, Dani de Moron gitarraren laguntzaz. Sarreraren prezioa 25 eurotan da, baina jada agortuta daude.
Bigarren saioa apirilaren 27an izango da, 'Sacromonte' obrarekin. Juan Andrés Maya, Alba Heredia eta Iván Vargasen dantza ikuskizunak, Enrique Morenteren jaioterria izango du xede, kantean Amparo Heredia eta Juan Ángel Tirado, gitarran Luis Mariano eta perkusioan Elisabet Heredia egongo dira. Sarrera honen prezioa 18 eurotan egongo da salgai.
Maiatzaren 12an aldiz, 'Guitarras de Morente' saioak Enrique Morenterentzat ezinbestekoak izan ziren hiru gitarra jotzaile bilduko ditu: Pepe Habichuela, Rafael Riqueni eta Montoyita, José Enrique Morenteren kantearekin eta José Manuel Gamboak zuzenduta. Sarrera 20 eurotan egongo da.
Maiatzaren 24an laugarren saioa eskainiko da aretoan, Masterclass batekin Manuel Liñanen eskutik 14:00etan. Parte hartu ahal izateko beharrezkoa izango da aurretiaz izena ematea info@salabbk.es helbidean. 15 eurotan salduko da sarrera. Maiatzaren 25ean Granadako Manuel Liñan berak 'Reversible' obra aurkeztuko du ikuskizunean Lucia “La Piñona” eta José Maldonado dantzariak bateratuta, kantari eta gitarra jole zerrenda apartarekin batera. Kantean Miguel Ortega eta David Carpio, giitarran Francisco Vinuesa eta Pino Losada eta azkenik, perkusioan Miguel “El Cheyenne”. Sarreren prezioa 18 eurokoa da.
Azkenik, zikloarekin bukatzeko, Israel Galvanek 'La Edad de Oro' ikuskizuna eskainiko du ekainaren 8an. Hamar urte eta gero, mundu osoan hirurehun emankizun eskaini ostean, flamenkoaren urrezko aroa erakusten du David eta Alfredo Lagosen kantearekin eta gitarrarekin.
Kutxabankeko txartelarekin %15eko deskontua egongo da sarrera bakoitzean. Bost emakizunetarako bonoa 75 eurotan dago salgai. Sarrerak internet edota edozein kutxazainetan erosi ahal izango dira.