2013ko apirilean Gara egunkariak Cabacas zauritu zuten gaueko ertzainen arteko elkarrizketak kaleratu zituen. Ugarteko zen Deustuko komisaldegiko burua ertzainek jaurtitako gomazko pilot baten ondorioz Cabacashil zenean. Elkarrizketetan polizia batek irrati bidez esan zion ertzain buruari Maria Diaz de Haroko kalezuloan ez zegoela istilurik, ez zauriturik eta Ugartekok "kalexkan sartu, daukagun guztiarekin" erantzunun ziona. 3.389 plakadun ertzaina, tokian tokiko polizia operazioa zuzentzen zuena, izan zen Ugartekori egoeraren berri eman ziona; 2015eko ekainean deklaratu zuen ertzain hark auzitegian lekuko gisa, eta atzo ikertu gisa egon zen epailearen aurrean.
Atzoko saioan deklaratutakoaren arabera, Ugartekoren "presiopean" sentitu zen gau artan eta ondorioz, emandako aginduak bete zituela argudiatu zuen.