Atzo, astelehena, kontzentrazioa egingo zuten Barroeta Aldamarreko epaitegietan. Gaur, manifestazioa egin dute epaitegi ingurutik. Bihar, antzerki bat egingo dute Plaza Zirkularrean, 11:00etan. 'El Instituto Vasco de Medicina Legal languidece' antzezpena aurkeztuko dute bertan. Ostegunean, Sabin Etxera eramango dute protesta, 11:00etan hasiko dute elkarretaratzea.
Mobilizazio hauetan ondoko aldarrikapenak plazaratu dituzte:
- Etengabeko prestakuntza espezializatua euren lana hobeto egin ahal izateko.
- Guardien ondoren gutxieneko atsedena bermatzea, gutxienez lo egin eta atsedena hartu ahal izateko.
- Gutxieneko soldata, Osakidetzakoarekin parekatuz.
- Eusko Jaurlaritzaren aldetik jarrera aldaketa, euren lanpostuetan gutxieneko lan-baldintza duinak eta baloratuak izateko.