Beste urte batez, 2016ko Aste Nagusiko kartel iragarlearen hautaketak parte hartzea izango du oinarri. Udaleko Jai Batzordea eta herritarrak, jai hauek azalduko duten eta kaleetan, eraikinetan, tabernetan, dendetan eta abarretan agertuko den irudia hautatzeko prozesuan parte har dezaten parte hartzean oinarrituko da.
Beste urte batez, 2016ko Aste Nagusiko kartel iragarlearen hautaketak parte hartzea izango du oinarri. Udaleko Jai Batzordeak eta herritarrek ere, kaleetan, eraikinetan, tabernetan zein dendetan ikusgai egongo den jaietako kartelaren hautaketan parte hartuko dute.
2016ko Aste Nagusiak bere lehen urratsak emango ditu kartelaren hautaketarekin.
Oinarriak
1. Egile bakoitzak lan bi aurkeztu ditzake gehienez jota.
2. Tamaina: kartela 70 cm x 50 cm neurrikoa izango da (ez-etzana). Luma-kartoi gainean eta kristalik gabe aurkeztu behar da derrigorrean, CD batean hiru digitalizazio, bata 200 kb-ko JPGa, bestea Mb1-eko JPGa eta azkenik inpresioaren tamainako erresoluzio altuko PDF bat.
3. Kolorea eta teknika: librea.
4. Lanak orijinalak eta argitaratu gabeak izan beharko dira.
5. Karteleko testua hau izango da: Bilbao 2016 Aste Nagusia Abuztuak 20-28 Agosto.
6. Aurkezteko epea: azken eguna 2016ko apirilaren 29a (13:30etara arte).
7. Aurkezteko lekua: Jaietako Saila (Venezuela Plaza. 2, 5. 48001 Bilbo) 09:00etatik 13:30era.
8. Informazio-telefonoa: 94 4203147
9. Identifikazioa: lanak goiburuarekin eta egilearen sinadurarik gabe aurkeztu beharko dira. Goiburu bera daraman gutunazal itxi batean egilea nor den jakiteko datuak adieraziko dira, curriculum laburra, telefono zenbakia eta NANaren zenbakia ere bai.
10.Saria: Lehiaketaren irabazleak 3.000 € euro jasoko ditu.
11.Saririk eman gabe ere utzi daiteke, aurkeztutako kartelek behar adinako kalitaterik ez badaukate. Kasu horretan, epaimahaiak hiriko artista edo estudio entzutetsuren bati eskatu ahal izango dio kartela egitea.
12. Kartel Irabazlea: Kartelak teknika aldetik tonalitate-aldaketaren bat beharko balu hobeto inprimatzeko, edo Aste Nagusiko daten akatsak edota ortografiari buruzkoak baleude, epaimahaiak aldaketok agindu ahal izango ditu, egilearen baimenarekin.
13. Epaimahaia: Jaietako Batzordeak izendatuko du eta 6 kide izango ditu. Horietako batek arte eta publizitate alorrekin zerikusia izango du, beste bat konpartsen ordezkaria izango da, beste batek kultur eta gizartearekin zerikusia izango du eta hiru Udalbatzaren ordezkariak izango dira, jaietako batzordeburua barne.
14. Kartel irabazlearen aukeraketa: Epaimahaiak 6 kartel aukeratuko ditu, eta erabakitzear dagoen leku batean eta udalaren web orrian jarriko ditu ikusgai; ondoren, herritarren parte hartzeko aldia irekiko da eta aukera hauek egongo dira botoa emateko:
- Behar den tokira joanda.
- Udalaren web-orriaren bidez.
- Lehiaketaren laguntzaileak diren hedabideen bidez.
Herritarrek aipatutako moduetako batean botoa emanda, puntuazioaren %75 lortuko da; hain zuzen, bide horietako bakoitzean %25 lortuko da. Gainerako % 25 epaimahaiak emango du bozketa eginda.
Hala herritarrek parte hartzeko aldia nola bozketaren prozedura behar den unean eta moduan iragarriko dira.
15. Aurkezten diren lan guztiek behar bezala gestionatuta eduki behar dituzte kartelean ageri diren argazki, marrazki edo baliabide grafikoen erabilera-eskubideak, horiek irudien bankuetatik hartu direnean edo egilearenak ez direnean. Udalak ez du bere gain hartuko hirugarren batzuk aipatuta aurkezten diren lanen edukiaren ondoriozko erreklamazioen erantzukizunik.
16. Epaimahaiaren ahalmenak: Epaimahaiak hautaketaren prozesuan edozein momentutan lehiaketatik kanpo utz ditzake ondorengo egoera hauek ematen baldin badira:
- Egilea nor den zalantza dagoenean.
- Pertsonen duintasunaren aurka doazenean.
- Beste obra batzuen plagiotzat hartzen dituenak eta plagiotzat jo ez arren beste obra batzuetan inspiratutakoak izanik eta haiekin dituzten berdintasunez epaimahaia jabeturik, originaltasunik ez dutela erabakitzen duenean.
- Herri-bozketa hasi ondoren lanen bat lehiaketatik kanpo uzten bada, bozketak jarraitu egingo du gainerako finalistekin.
17. Epaimahaiaren eskumenak bere horretan utzita, bakarrik hartuko ditu kontuan herri-bozketa egiteko epearen barruan aurkezten diren kexak edo erreklamazioak.
18. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da. Hala ere, epaimahaiak erabakia berriro aztertu dezake eta baliorik gabe utzi aurreko puntuko gorabeheraren bat gertatzen denean.
19. Bilboko Udalak kartel irabazlearen jabetza ez ezik, jendaurreko komunikaziorako, kopiatzeko eta banatzeko eskubideak ere eskuratuko ditu; eskubide horiek Udalarenak baino ez dira izango.
20. Lanak ikusgai jarri ahal izango dira Barrainkuako Kultur Etxean –Barrainkua kalea, 5 –abuztuaren 1etik 30era. Espazio kontua dela-eta, epaimahaiak erabakiko du zeintzuk erakutsiko diren, kartelen kalitate artistikoa kontutan hartuta. Sei kartel finalistak aukeratu eta 2016eko irailaren 30era arte ikusgai jartzeko eta eurei zabalkundea emateko eskubidea izango du Udalak. Epe horretan eskubideak dohainik eta berari bakarrik laga zaizkiola ulertuko da obren erakusketa amaitu arte.
21. Jaietako Sailean jaso ahal izango dira saria irabazi ez duten lanak, 2016ko irailaren 1etik irailaren 20ra bitartean, 09:00etatik 13:30era. Hortik aurrera, Udalak erabakiko du bere kabuz zer egin jaso ez direnekin. Udalak ez du bere gain hartuko aurkeztutako materialek garraiatzean, manipulatzean, ikusgai jartzean, biltegian gordetzean edota antzekoetan izan ditzaketen kalteen erantzukizunik.
22. Lehiaketan parte hartzeak baldintza guzti-guztiak onartu direla esan nahi du.