Bizkaiko txakolin berria

uriola.eus 2016ko api. 14a, 12:00

Argazkiak: Rakel Goñi (@Rakelgola) eta Noelia Diaz (@noeliaddcc)

"Egun handia" da gaurkoa Bizkaiko txakolinarentzat, 2015ko uzta aurkezteko eguna, hain zuzen ere. Alex Txikon mendizalea eta Alicia Rueda jostuna enbaxadore izendatu dituzte ekitaldian.  

Bizkaiko Txakolina Jatorri Deituraren baitan dauden ekoizleak gaur, hilak 14, Txakolin Eguna ospatzen ari da. Aurtengoan, "ospakizun bikoitza" izatea erabaki dute. Goizean, Itsas Museoan ontziratu dira ardandegi-jabeak eta Pio Barojan kairatu dira. Ontzian ekarri dute Bizkaiko Txakolinaren uzta berria. Kaitik kalejiran joan dira Kafe Antzokiraino upategietako arduradunak erakundeetako ordezkariekin batera, besteak beste, Juan Mari Aburto alkatea, Elena Unzueta Bizkaiko Aldundiko Iraunkortasun eta Ingurune Naturaleko diputatua eta Bittor Oroz Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Industriarako sailburuordea izan dira bertan.

Antzokian, Alex Txikon mendizalea eta Alicia Rueda jostuna Bizkaiko txakolinaren enbaxadore izendatu dituzte. 

Aurtengo txakolinaren dastaketaz eta aurkezpenaz Ismael Alvarez Euskadiko sumiller txapelduna eta Alaitz Gaitan txapeldunordea arduratu dira. Bere "fruta zaporea eta freskotasuna" azpimarratu dituzte ezaugarri gisa. 

Iluntzean, berriz, 20:30etatik aurrera, Bizkaiko Txakolina FEST kontzertu-sorta antolatu dute Eneko Mobydick, Larry Bird, Free The Wheel eta Planetalet taldeekin.

Sarrera doakoa izango da edukiera bete arte. 

Bertaratzen direnek izango dute, bai, Bizkaiko Txakolinaren uzta berria dastatzeko aukera.

#BizkaikoTxakolinaFEST

facebook.com/BizkaikoTxakolina

bizkaikotxakolina.eus