Athleticek partidua jokatzen duen egun bakoitzean, Sabino Arana eta Luis Briñaseko sarbideetan jende gehiegi mugitzen da; ondorioz, prokoloari jarraituta partidua hasi eta 45 minutu arinago sarbideak ixten dira eta gauza bera gertatzen da partidua bukatu eta 45 minututara. Basurtuko Auzokideen kide batek adierazi bezala, “San Mames berria ireki zenetik, askoz ere jende gehiago gerturatzen da San Mamesen eta metroko geltokietako eskailerek ezin dute horrenbeste jende jasan”.
Auzokideen bozeramaileak “ulergarria” argudiatu zuen bi sarbideen itxiera partidu egunetan, eta alternatiba modura, beste hirugarren sarbide bat eraikitzea proposatu zuten atzoko bileran. Hirugarren sarbiderako "San Mameseko zelaiaren ondoan libre dagoen espazioa" proposatu zuten. Dena den, auzokideek "zaila" ikusten dute euren proposamenaren egitea, eta ondorioz, hirugarren sarbidea ez onartzekotan, "ordutegiaren malgutasuna" eskatu dute.